Maiatzak 27, 28 eta 29an Elgetan izan den MUNDUMIRA, Munduko Kulturen Jaiaren zazpigarren edizioa arrakastatsua izan da, Euskal Herri osoko bisitari ugari jasoz. Sorbeltzeko autokarabanak han agertu ziren ere. Modu honetan, jaialdi kulturalen erreferente bihurtuz, Euskal Herria aldizkariaren eta Debagoieneko Mankomunitatearen artean antolatutako ekimen hau.
Elgetako kaleetan bildu diren pertsonek antolatutako jardueretan parte hartu dute: kale animazioa, musika emanaldiak, kirol jarduerak, artisautza azokak, haurrentzako tailerrak, hitzaldiak, audiobisualak erakustetak (Nordkapp bidaia), haurren gunea, etab.
Jendeari dagokionez, ez da gorabehera nabarmenik egon ekintzaren arabera; etenik barik, egun osoan zehar ibili da jende asko. ARGAZKIAK(1), ARGAZKIAK(2), BIDEOA (3).