Luxu handia gozozale amorratuenentzat ere; horrela defini daiteke, hitz gutxitan, Tolosa Goxua azoka. Tolosako gozotegiak (Gorrotxategi, Casa Eceiza, Gorosti, Gozona eta Saizar) eguneko protagonista nagusiak izango dira, eta produkturik berrienak jendaurrean aurkeztuko dituzte. Trianguloa plazan jarriko dituzten standetan Tolosako gozo tipikoak eskuratzeko parada izango da, bertako gozogileen eskutik. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko eta Errioxako gozogileek ere euren gutiziak salduko dituzte.
Egitaraua
TOLOSA GOXUA URRIAK 26
8:30etatik 14.00 etara azoka berezia Triangulo plazan, gozogile desberdinen postuak egongo dira.
Bertako gozogileek Trianguloan bertan egingo dituzte txokolatezko trufak eta denen artean banatu.
Sagar-tarta lehiaketa
10.00-11:00 tartak jasoko dira
11:30ean epaimahaia hasiko da tartak dastatzen.
12:30ean sari-banaketa
19:00 Topic-en Txokolatea dokumentalaren aurkezpena
TXOKOLATE EGUNA URRIAK 27
10:00-14:00 Txokolate azoka
11:30 Txokolatea nola egiten den
Goiz osoan zehar erakusketa egongo da lanabes desberdinekin eta Txokolatea dokumentala ere ikusgai egongo da.
13:00 Museo ezberdinetako ordezkariei diploma banatuko zaie.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON SORBELTZ te desea unas Felices Fiestas y…
El pasado día 20/11 el Ayuntamiento de Donostia difundió una nota en los…
Un grupo muy amplio de Asociaciones Autonómicas de Autocaravanistas presentamos alegaciones conjuntas El…
Se inicia el verano , la estación en la que se realizan la…
Datorren asteburuan, maiatzak 10-11-12, SORBELTZeko bazkideak Bergarara joango dira. Asteburua ostiralean hasiko dugu,…